Ekonomia
ESPAINIAKO AURREKONTUAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernuko presidenteak ez du argitu Unidos Podemos alde batera utzita beste alderdiren baten babesik duen ala ez.
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bart iragarri duenez, urtarrilean eramango du 2019ko aurrekontuen proiektua Diputatuen Kongresura. Aurrez, urtarrilean, Ministroen Kontseiluak onartuko du.
Telecinco telebista kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, aurrekontu proiektua onartzeko adina boto lortzea espero du. Dena den, gaur-gaurkoz, Unidos Podemos taldearen babesa bakarrik duela onartu du.
"EAJren babesa izatea espero dugu, eta eskua luzatzen diegu gainerako talde parlamentarioei", azaldu du. Aurrekontuak aurrera ateratzea onartzen ez badu "gauza asko birplanteatu" beharko dituela aitortu badu ere, ez du argitu kasu horretan hauteskunde orokorrak aurreratuko lituzkeen ala ez.
Dena dela, aurrekontuak onartuko ez balira ere, Pedro Sanchezen Gobernuak zenbait neurri lege-dekretu bidez onartzeko asmoa iragarri du.
Pedro Sanchezen iragarpena ezustean iritsi da. Izan ere, duela zenbait aste adierazi zuen ez zituela herritarrak mareatu nahi, eta babes nahikorik ez bazuen ez zituela aurrekontuak aurkeztuko esan zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa