19:19

Ekonomia

Sektore publikoa

Bajaren lehen egunetik soldata oso-osorik kobratuko dute funtzionarioek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri du joan den irailean Funtzio Publikoko Mahaian sindikatuekin egindako akordioa.

  • LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako elkarretaratze bat.

    LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako funtzionarioek (ia 90.000 langile) bajaren lehen egunetik soldata oso-osorik jasoko dute, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak jakinarazi duenez. 2018ko irailaren 1era arteko atzeraeragina izango du neurriak.

Erabaki honek 1,6 milioi euroko eragina izango du administrazio publikoaren diru-kutxan. Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du neurriak "berme juridiko guztiak" betetzen dituela eta "bideragarria" dela.

Joan den irailean egindako Funtzio Publikoko Mahaian sindikatuekin adostutako neurria da. Horrez gain, soldatak % 1,75 igotzea eta Itzarrira % 1eko ekarpenak egitea hitzartu zuten bilera hartan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena