17:11

Ekonomia

PROTESTAK

Espainiako Gobernuarekin biltzea eskatuko dute Hego Euskal Herriko pentsiodunek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, gaur Bilbon egin duten bilkuran esan dutenez, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarekin eta Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin biltzeko zain daude.

  • Pentsiodunek gaur Bilbon egin duten bilkura. Argazkia: EFE.

    Pentsiodunek gaur Bilbon egin duten bilkura. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek Espainiako Gobernuko eta Diputatuen Kongresuko ordezkariekin biltzea eskatuko dute. Egungo eta etorkizuneko "pentsiodunen eskubideak bermatzea erakundeen ardura" dela azpimarratu dute, astelehenero bezala, gaur egin dituzten bilkuretan.

Azaroaren 29an Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteen arteko batzarra egin zuten, egoera aztertu eta aurrera begirako irizpideak finkatzeko, eta bilera horretan hitz egindakoaren berri eman dute gaur Bilboko bilkuran.

Erakundeetan aurrekontuak negoziatzen ari diren honetan, pentsiodunek premiazkoa irizten diote eurak ordezkari politikoekin biltzea, "pentsioak direlako aurrekontuetako puntu garrantzitsuenetako bat".

Pentsiodun asko "prekarietatean" bizi direla gogoratu dute berriro, eta horiei "diru-laguntzak emanda arazoa ez dela konponduko" esan dute. "Pentsioen sistema publikoa pairatzen ari den erasoan dago arazoaren muina", nabarmendu dute.

Alderdi politikoetako ordezkariekin hainbat bilera egin dituzte azken hilabeteotan, eta batzar horietan "hitz politak bai, baina konpromisorik ez" dutela ikusi salatu dute. Halaber, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariarekin eta Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin biltzeko zain daudela jakinarazi dute.

Amaitzeko, abenduaren 15erako Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitu dituzte manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute berriro. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dute mobilizazio horietan, eta, aurrekoetan bezala, babes zabala espero dute. "Mobilizazioei eutsi, eta kaleak jendez betetzen jarraitu behar dugu", gaineratu dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena