Ekonomia
ERREGAIEN PREZIOEN IGOERA
EITB.EUS
Asteburuan ere arazoak izan dira. Frantziako Gobernuak igandez Biriatuko ordainlekua igarotzen utzi zien kamioilariei, larunbatean 'txaleko horiek' muga blokeatu baitzuten.
Kamioi ilara luzea Biriatun. Artxiboko argazkia: EFE
'Txaleko horiak' kalera atera dira berriro astelehen honetan, mugako zirkulazioa oztopatzeko. Mugimenduko kideek mobilizazio ugari egin dituzte asteburuan Frantzia osoan, erregaien prezioen igoeraren kontra.
Goizeko lehen orduan, "txaleko horiek" kamioei muga igarotzea eragotzi diete eta kamioilariak harrapatuta gelditu dira. Ilarak 8 kilometrokoak izatera iritsi dira.
Goiz erdian, lau kabina ireki eta kamioiak bertatik igarotzen hasi dira eta ilarak nabarmen murriztu dira, ia desagertzeraino.
Dena den, eguerdian, istripua izan da AP-8 autobidean Irunen, Baionarako noranzkoan, eta horrek egoera korapilatu du. Ezbeharra Behobiako irteeran gertatu da. 13:00ak baino minutu batzuk lehenago, ilarak 9 kilometrokoak ziren.
Amaitu dira #Autopilaketak #Irun-go mugan Baionako norantzan, momentu honetan 9 km-tako #Autopilaketak #Ap8-ko istripuarengatik
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 3 de diciembre de 2018
Finalizadas retenciones en frontera de #Irun sentido Baiona. En este momento retenciones de 9 Kms por el accidente ocurrido en #Ap8 #Trafikoa pic.twitter.com/Q7VPSqJ8l1
Larunbatean, 'txaleko horiek' Biriatuko ordainlekua blokeatuta izan zuten goizetik 17:30era arte, eta, ondorioz, ilara luzeak sortu ziren. Arazo horien aurrean, eta salbuespen gisa, Frantziako Gobernuak muga zeharkatzen utzi zien igandean kamioiei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa