Ekonomia
2019ko Aurrekontuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azpiazuk esan du EH Bildurekin batera "lanean" dabiltzala, baina oraingoz ez dutela hurrengo bileraren data zehaztu. Halaber, gai horren inguruko espekulaziorik ez egiteko eskatu du.
Pedro Azpiazu. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua eta EH Bildu lanean dabiltza oraindik ere, Aurrekontuekin lotutako akordioa adoste aldera. Horregatik, Azpiazuk espero du koalizio abertzaleak 2019ko kontuei osoko zuzenketarik ez aurkeztea.
Eusko Jaurlaritzak ez du gaur-gaurkoz Aurrekontuak aurrera ateratzeko babes nahikorik. EH Bilduren laguntza behar du horretarako, Elkarrekin Podemosek eta PPk dagoeneko bukatutzat eman baitituzte negoziazioak.
Ildo horretan, Gobernu Kontseiluaren bilera bukatutakoan, Azpiazuk nabarmendu du Jaurlaritza eta EH Bildu lanean dabiltzala, nahiz eta oraingoz ez duten hurrengo bileraren data zehaztu. "Gai garrantzitsu baten aurrean gaude, eta ongi bukatzea gustatuko litzaiguke. Hortaz, espekulaziorik ez egitea eskatzen dizuet", adierazi du.
Ostiralean bukatuko da Aurrekontuen itzulera eskatzeko epea, baina EH Bilduk horrelakorik ez egitea espero du Azpiazuk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa