Ekonomia
Elkarrizketa ETBn
Erredakzioa
Nuria Lopez Gereñu idazkari nagusiak uste du "tamaina garrantzitsua" dela "gure enpresek finantza sistema indartsuak" izan ditzaten "beharrei erantzun ahal izateko".
Nuria Lopez Gereñu Confebasken idazkari nagusiak uste du beharrezkoa dela finantza sistema "argitzea" eta aurrezki kutxen egoera hobetzeko neurrietan asmatzea.
Radio Euskadin eta ETBn egin dizkioten elkarrizketetan azaldu duenez, "Espainiako ekonomiak eta finantza sistemak duten sinesgarritasun falta da enpresen arazo nagusia".
"Beraz, premiazkoa da erreforma handia egitea, izan ere, merkatuen konfiantza berreskuratzea oinarrizkoa da gure enpresen mesederako eta arazo gutxiago izan behar ditugu hazkundea bermatuko duten kredituak eskuratu ahal izateko", gaineratu du.
Adierazi duenez, "egia da kutxa askoren egoera zaila dela, ez hiru euskal kutxena bereziki, batez bestekoaren kaudimenetik gorago daude eta badirudi dekretu berrian ezarriko duten gutxiengoaren gainetik mantenduko direla".
Era berean, Confebasken buruak azpimarratu du "tamaina garrantzitsua" dela "gure enpresek finantza sistema indartsuak" izan ditzaten "beharrei erantzun ahal izateko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa