Ekonomia
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Beraz, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan irregulartasunak izan ziren ala ez zehazteko Fiskaltza egiten ari den ikerketak urtebete iraungo du.
Osakidetzako lan eskaintza publikoaren azterketa BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren auzian, EAEko Fiskaltzak sei hilabete luzatu du aurretiazko eginbideen fasea. Horrenbestez, denbora gehiago izango du irregulartasunak izan ziren ala ez erabakitzeko. Sindikatuek salatu zutenez, azterketak filtratu egin ziren.
Ikerketa egiteko legeak ezartzen duen epea sei hilabetekoa da, ELA sindikatuak (salaketa aurkeztu zuen sindikatuen artetik lehena) auzia epaitegietara eraman zuenetik neurtzen hasita.
Fiskaltzako iturriek azaldu dutenez, Estatuko Fiskaltzari sei hilabeteko luzapena eskatu dio, esku artean dokumentu bolumen handia duelako eta lekukotasun ugari dituelako. Onartu egin diote eskaria.
Beraz, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan irregulartasunak izan ziren ala ez zehazteko Fiskaltza egiten ari den ikerketak urtebete iraungo du. Epe hori amaitutakoan, auzibideak aurrera jarraitzen duen edo kasua artxibatzen duen erabaki beharko du Fiskaltzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa