11:04

Ekonomia

TXALEKO HORIEN PROTESTAK

Frantziako Gobernuak erregaien igoerarekin aurrera egingo du, protestei muzin eginda

AGENTZIAK | EITB.EUS

300.000 'txaleko horidun' irten ziren atzo kalera. Hildako bat eta 409 zauritu izan ziren (14 larri) eta 282 pertsona atxilotu zituzten. Gaur ere protesta txikiak daude Iparraldeko ordainlekuetan.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

François de Rugy Frantziako Trantsizio Ekologikorako ministroak jakitera eman duenez, Gobernuak ez du atzera egingo erregaien tasak igotzeko planean, atzo herritarrek protesta jendetsuak egin arren.

"Fiskalitate ekologikoari dagokionez, aurreikusitako asmoari eutsiko diogu. Ez egitea arduragabekeria litzateke" esan du De Rugyk Le Parisien egunkarian egin dioten elkarrizketan.

Sare sozialen bidez sortutako mugimendua da 'txaleko horiena', alderdi zein sindikatuetatik at sortutakoa, baina indar handia lortu du. Atzo, Frantziako Estatu osoko trafikoan antzeman zen protesta. Gobernuaren beraren datuen arabera, 300.000 pertsona atera ziren kalera.

Liskarrak eta ezbeharrak ere izan ziren, baina, protestetan. Pertsona bat hil zen (auto batek harrapatuta) eta 409 zauritu ziren, horietako 14 larri.

Gainera, 282 lagun atxilotu zituen Poliziak.

Iparraldeko datuei dagokienez, departamentuak jakitera eman duenez, 3.600 manifestari atera ziren kalera Ipar Euskal Herriko errepideetan. Biriatuko ordainlekua erabat blokeatuta egon zen goiz osoan, eta ezbeharra izan zen Baionan. Auto batek barrikada batean zeuden hiru pertsona harrapatu zituen Grand Basque inguruan, eta ospitalera eraman behar izan zituzten hausturekin. Gidaria atxilotu egin zuten.

Manifestazio batzuk oraindik, gaur

"Gaua mugitua izan da (...) Erasoak izan dira, borrokak, labankadak..." Christophe Castaner Barne ministroak azaldu duenez.

Gaur goizean oraindik manifestazioak egiten ari dira Frantziako Estatuko hainbat errepide eta errotondetan. ETBko kazetariek ikusi ahal izan dutenez, Iparraldean, hainbat pertsona Biarritzeko ordainlekura joan dira goizean goizetik euren protesta ez dela amaitu eta borrokan jarraituko dutela adieraztera. Eguerdian, biribilgunera joan dira eta Baionako zubi gorrian ere jarri da taldetxo bat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena