19:56

Ekonomia

Hipoteken gaineko zerga

Gorenaren erabakia gaitzetsi du Hipotekak Kalteturikoen Plataformak, Iruñean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Plataformako bozeramaile batek komunikabideen aurrean azaldu duenez, elkarretaratzearen helburua zen "epaileek erabakiak hartzeko orduan duten askatasun eza" salatzea.

  • Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren protesta Iruñean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

    Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren protesta Iruñean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egin du larunbat honetan lagun talde batek, Hipotekak Kalteturikoen Plataformak deituta, Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko.

Parte-hartzaileek pankarta handi bat zabaldu dute bertan, "Bankuak irabazten du, pertsonek galtzen dute. Lotsa Gorena" leloari eutsita, eta aipatu auzitegia kritikatzen zuten hainbat kartel ere erakutsi dituzte; besteak beste, "Hurrengo etxegabetzea Gorenarena izan dadila" adierazteko.

Ildo horretan, Nafarroako Hipotekak Kalteturikoen Plataformaren bozeramaile batek azaldu du protestaren helburua "epaileek erabakiak hartzeko orduan duten askatasun eza" salatzea zela. "Gorenak atzera egiteko hartutako erabakiak argi uzten du epaileek ez dutela nahi dutena deliberatzeko askatasuna", esan du.

"Espainiako Estatuan existitzen den botereen banaketa geroz eta eskasagoa da", azpimarratu du.

Gainera, ozen adierazi du "Gorenaren irizpide aldaketa bankuen presioagatik" izan dela. "Banketxeek irabaztea eta herritarrek galtzea lortzen dute horrekin" nabarmendu du.

Nafarroari dagokionez, Parlamentuan legea aldatzeko aukera dutela argitu du, nahiz eta aldaketa sakonago baten aldeko jarrera erakutsi duen.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena