Ekonomia
Hitzordua, Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Enpresa batzordeak, bere aldetik, ontziola erosteko eskatu die erakundeei, enpresaren itxiera saihesteko. Estatuko Industria idazkariak aukera hori baztertu du, Europako araudiak onartzen ez duelako.
Albisteak (7)
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egin dute gaur Sestaoko La Naval ontziolako enpresa batzordearekin. Bertan, "egoera oso zaila" den arren, oraindik ere Van Oord Herbehereetako armadorearekin negoziatzen dabiltzala jakinarazi diete enpresa batzordeari bi Gobernuetako ordezkariek. Hain zuzen ere, Vox Alexia dragaren eraikuntza ontziolan bertan amaitzeko ari dira negoziatzen, horixe baita enpresa ez ixteko aukera bakarra.
Hartara, Reyes Maroto Industria ministroa buru, Jaurlaritzako eta Gobernu espainiarreko ordezkariak Bilbon bildu dira La Naveleko enpresa batzordearekin. Duela aste batzuetatik, likidazio prozesuan dago aipatu ontziola, eta 177 langile kaleratuko ditu.
Batzarra bukatu dutenean, Raul Blanco Estatuko Industria idazkariak azaldu du negoziazio-lanetan dabiltzala, nahiz eta onartu duen prozesua "oso zaila" izaten ari dela.
Nolanahi dela, "eztabaida korapilatsurik ez irekitzeko" eskatu du, ontziolaren jabetze publikoari zeharkako aipamena eginez, "Europako araudiak zehaztutako kontu bat delako".
Bestalde, ontziolaren etorkizunarekin lotuta, azken asteotan bi Gobernuek lan handia egin dutela nabarmendu du. Iragarri duenaren arabera, bide horri eutsiko diote "azken egunera arte", irtenbide bat bilatze aldera.
Ontziolaren ustezko nazionalizazio baten inguruan galdetuta, Blancok berretsi du "Europa dela jarraibidea zehazten duena".
Era berean, azpimarratu du "aukera guztiak" agortuko dituztela, Van Oordek draga Sestaon buka dezan. "Bi Gobernuen erantzukizuna da, horregatik ari gara egunero lanean, aukera guztiak aintzat hartuta", gaineratu du.
Enpresa batzordeak, bere aldetik, ontziola erosteko eskatu die erakundeei, enpresaren itxiera saihesteko. Estatuko Industria idazkariak aukera hori baztertu du, Europako araudiak onartzen ez duela argudiatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa