Ekonomia
enplegu publikoa
eitb.eus
Litekeena da azterketak 2020 urtean egitea, Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi duenez.
Osakidetzak 1.080 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartuko du. Litekeena da azterketak 2020 urtean egitea.
Jon Darpon Osasun sailburuak Sailaren 2019ko aurrekontua xehatu du Eusko Legebiltzarreko batzordean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren lege-proiektua airean dago; izan ere, oraingoz Exekutiboak ez du babes nahikorik aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Abenduak 31 baino lehen Osakidetzako Administrazio Kontseiluak 1.080 lanpostuko eskaintza onartuko duela aurreratu du Darponek. Lan eskaintza publikoa 2020an egingo dela erantsi du.
Bestalde, datorren urtean pertsona bakoitzeko 1.730 euro xahutzea aurreikusi du Osasun Sailak, aurten baino % 3,4 gehiago, “Estatuko batezbestekoaren oso gainetik”. Aurten pertsonako 1.673 gastatu ditu Sailak.
Lege-proiektuak 3.800 milioi euroko aurrekontu-saila aurreikusi du Osasun Sailarentzat, aurten baino % 3,3 gehiago. Eusko Jaurlaritzako aurrekontu osoaren heren bat da.
Aurreikusitako inbertsioen artean, Araban 27 milioi euro gastatuko dituzte, besteak beste, Txagorritxuko Ospitalearen lanekin jarraitzeko eta Giza Ugalketa Unitate berri bat zabaltzeko.
Bizkaian, 10,4 milioi euro eramango dituzte Bilboko Irala eta Barakaldoko Retuerto osasun zentroek. 2019ko lehen hiruhilekoan irekiko dituzte. Enkarterrin, Zallako Espezialitate Zentroa zabalduko dute. Era berean, Mikoleta, Gorliz, Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetan inbertsioak egingo dituzte.
Gipuzkoan, Lehen Arretak inbertsiorik handienak bereganatuko ditu, 11,8 milioi euro, Alde Zahar eta Aieteko (Donostia) osasun zentroetan, baita Ordizian eta Aretxabaletan ere. Urrian zabaldutako Eibarko ospitaleak, Mendarok, Arrasatek, Bidasoak eta Zumarragak ere inbertsioa izango dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa