Ekonomia
Gorenaren erabakiaren ondotik
Agentziak | Erredakzioa
Hala ere, kostu osoa bankuek ordaintzea edo beste irtenbide bat aplikatuko ote duten ez du argitu Foru Exekutiboak.
Maria Solana Nafarroako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Hipoteka bat sinatzerakoan, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga erosleak ordaindu behar du Nafarroan, eta ez bankuak. Horregatik, Nafarroako araudia “berriz aztertuko” duela iragarri du gaur Foru Gobernuak.
Hala ere, kostu osoa bankuek ordaintzea edo beste irtenbide bat aplikatuko ote duten ez du argitu Maria Solana Foru Gobernuko bozeramaileak.
Hala eta guztiz ere, Auzitegi Gorenaren azken erabakiak sortutako egoera aztertu ondoren, Solana irmo agertu da. Bozeramailearen ahotan, “gizartearen haserrea eta harridura” partekatzen dute; izan ere, erabaki judizialak kontraesankorrak izan dira.
Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren foru legeak “argi esaten du subjektu pasiboa mailegu-hartzailea dela, hau da, bezeroa; eta zerga horrek ordaindu behar du”, Solanak onartu duenez.
Hala ere, “zergaren subjektu pasiboa nor izan behar den berriz atertzera behartzen gaitu sentsibilitate sozialak, foru legea aldatzeko azterketa berri bat egitea bidezkoa iruditzen zaigulako”, ohartarazi duenez.
Horregatik, “lege-proiektu bat onartzeko edo, behintzat, proposatzeko, konpromisoa hartu du gaur Gobernuak, ahalik eta babes zabalenarekin Nafarroako Parlamentuan onartzeko”, azaldu du Solanak. Baina ez du aldaketaren norabidea zehaztu, nahiz eta “mailegu-hartzaileak zama guztia bere gain” hartuko ez duela aurreratu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa