Ekonomia
SESTAO
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ontziolarako inbertitzaile baten faltak eragin du erabakia. Langileek bilera egingo dute ostegunean erabakiaren nondik norakoak ezagutzeko, eta ondoren, manifestazioa egingo dute Barakaldon.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Azkenean, Vox Alexia draga ontzia ez dute La Naval ontziolan amaituko, Van Oord Holandako armadoreak jakitera eman duenez. Ontziolarako inbertitzaile baten faltak eragin du erabakia, negoziazio prozesuko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez.
Van Oordek joan den astelehenean jakinarazi zien, besteak beste, Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta enpresako zuzendaritzari, ontzia ez zuela Sestaon amaituko.
Sestaoko enpresaren bideragarritasunerako ezinbestekotzat jotzen zuten ontzia bertan egitea, baina orain La Navali denbora amaitzen zaio.
Navaleko langileek bilera egingo dute ostegunean erabakiaren nondik norakoak ezagutzeko, eta ondoren, manifestazioa egingo dute Barakaldon.
Gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuak atea ireki dio Eusko Jaurlaritzak Sestaoko La Naval ontziolan parte hartzea izateari. Sailburuak baieztatu duenez, 2019ko Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan bada "nahikoa tresna" hori gauzatzeko.
Tapia Eusko Legebiltzarrean izan da bere Sailak datorren urteko Aurrekontuetan izango duen diru-partidaren xehetasunak emateko.
La Naval ontziolari dagokionez, Eusko Jaurlaritza Sestaoko ontziolan parte hartzea izateko prest dagoela berretsi du. Ontziola ixteko bidean da, administratzaileak Naval likidatzeko lan-erregulazioko txostena aurkeztu ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa