Ekonomia
Aurrezki kutxak
EAJren Bizkaiko buruak gogorarazi du ez direla haiek izan "bat-egiteak galarazi" dituztenak, izan ere, bere alderdiak "lehenengo minututik babestu ditu euskal kutxen bat-egiteak".
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidenteak esan du euskal aurrezki kutxek bat-egiteko "momentu egokia" dela, bai finantzaren egoeragatik bai gutxi barru Kongresuan eta Eusko Legebiltzarrean kutxen legearen erreformari buruzko eztabaidak egingo dituztelako.
Ortuzarrek gogorarazi du EAJ izan dela "lehenengo minututik kutxen (Kutxa, BBK eta Vital Kutxa) bat-egiteak babestu dituen bakarra".
"Ez gara gu izan, orain arte, bat-egiteak galarazi dituztenak", adierazi du azken urteetan izan diren saiakeren inguruan.
Buruzagi jeltzaleak uste du "datozen asteetan Espainiako finantza sistema osoa aldatuko duen lege dekretu bat onartuko" duela Gobernuak, izan ere, "kutxen legea aldatuko dute, indarrean sei hilabete soilik daramatzan arren".
"Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak euskal kutxen legea ere moldatu beharko dute Espainiakoarekin bateragarria izan dadin", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa