23:23

Ekonomia

Manifestazioa

Unidos Podemosek protesta deitu du larunbaterako Gorenaren aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Auzitegiaren erabaki berria “amorragarria” dela esan du Hipotekadunen Plataformak. Diez-Picazoren dimisioa eskatu du OCUk. Facuaren hitzetan, erabakia “erabateko zentzugabekeria” da.

  • Elkarretaratzea Auzitegi Gorenaren aurrean. Argazkia: EFE

    Elkarretaratzea Auzitegi Gorenaren aurrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren larunbaterako manifestazioa deitu du Unidos Podemosek Auzitegi Gorenaren aurrean, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga hipoteken bezeroek ordaintzea erabaki ondoren.

Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak eta Alberto Garzon IUko koordinatzaile nagusiak manifestazioa egiteko dei egin dute Twitter sare sozialean. Gorenak atzera egin eta duela hiru aste ezarritako doktrina bertan behera utzi du.

 

Epaia ikusita “erabakiak hartzeko” eskatu die PSOEk Pedro Sanchezen Gobernuari eta Parlamentuari. Ada Colau Bartzelonako alkatearen ahotan, Gorenaren erabakia “legitimitate demokratikoaren krisi larria da”.

Gorenaren erabakia “ulertezina” dela uste du Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak. Era berean, auzitegiak “gauza bat eta kontrakoa” erabakitzea “ulertzeko zaila” dela onartu du PPk. Erabakia “bidegabekeri gorena” dela kritikatu du Quim Torra Generalitateko presidenteak.

Adicae banku, kutxa eta aseguru-etxeen bezero elkarteak deitoratu duenez, “bankuek ez ordaintzeko abian jarri duten kanpaina ikaragarriak” Gorenaren erabaki aldaketa ekarri du.

Facua: "Erabakia erabateko zentzugabekeria da"

Auzitegiaren erabakia “amorragarria” dela salatu du Lucia Delgado Hipotekadunen Plataformako bozeramaileak. “Higiezinen eta finantza lobbyaren presio” eta interesen aurrean makurtzea leporatu dio Delgadok Gorenari.

Facua kontsumitzaileen elkartearen esanetan, erabakia “erabateko zentzugabekeria” da. Auzitegiak “bankariei mesede handia” egin diela salatu du Facuak.

Luis Diez-Picazo Auzitegi Goreneko hirugarren salako presidenteak dimisioa berehala ematea eskatu du OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak, “kudeaketa negargarria” egin duelako. Bankuen aldeko epaia “lotsagarria” dela erantsi du OCUk.

Bestalde, sententzia inguruko herrialdeen marko juridikoarekin “ados” dagoela nabarmendu du bankuen patronalak, “merkatuaren funtzionamendu egokirako beharrezko segurtasun juridikoa bermatzen duelako”.

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko presidentearen eta Diez-Picazoren dimisioa eskatu du Juezas y Jueces para la Democracia (JpD) elkarteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena