Ekonomia
Araudia
Agentziak | Erredakzioa
Bigarren etxebizitzaren kasuan, berriz, bezeroak ordaindu behar du zerga hori. Auzitegi Gorenak astearte honetan ebatsi du nork ordaindu behar dituen hipotekei lotutako zergak.
Etxebizitza-eraikin bat. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.
Kontsumobidek gogora ekarri duenez, Euskadin ez da ordaindu behar ohiko etxebizitzaren hipotekaren gaineko zerga. Izan ere, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako osoko bilkurak astearte arratsalde honetan ebatsi du nork ordaindu behar dituen hipotekei lotutako zergak, magistratuak hainbat orduz bilduta egon ostean.
Urrian, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako osoko bilkurak emandako irizpidearen arabera, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga bankuek ordaindu behar zuten. Alabaina, duela hiru aste hartutako erabaki horren inguruan eztabaida handi sortu ostean, Luis Maria Diez Picazo Auzitegi Goreneko magistratuak osoko bilkura deitu zuen.
Kontsumoko Euskal Institutuak ohar baten bidez gogora ekarri duenez, Euskadin ohiko etxebizitza erosten duten pertsonek ez dute hipotekari lotutako zerga ordaindu behar, araudiak hala ezartzen duelako hiru lurralde historikoetan. Bigarren etxebizitzaren kasuan, berriz, bezeroak ordaindu behar du zerga hori.
Gauzak horrela, hipoteken gaineko informazioa aztertzeko aholkua eman die Kontsumobidek herritarrei, noizbait zerga hori ordaindu duten jakiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa