13:48

Ekonomia

EAEko aurrekontuak

Astelehenean bilduko dira EAJ eta EH Bildu, EAEko aurrekontuen gainean eztabaidatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Oposizioaren talde baten babesa behar dute jeltzaleek eta sozialistek 2019ko aurrekontuen proiektua aurrera ateratzeko.

  • Maddalen Iriarte, Arnaldo Otegi eta Andoni Ortuzar / Artxiboko irudia: EFE.

    Maddalen Iriarte, Arnaldo Otegi eta Andoni Ortuzar / Artxiboko irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ eta EH Bildu astelehenean bilduko dira Bilbon 2019ko aurrekontuen proiektuaren inguruan eztabaidatzeko.

Andoni Ortuzar, EBBko presidentea, EAJko taldearen burua izango da. Berarekin batera egongo dira Joseba Aurrekoetxea eta Josune Gorospe. EH Bilduren aldetik, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia, Maddalen Iriarte bozeramailea eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidea izango dira.

EH Bildu Eusko Jaurlaritzako bi alderdiekin izaten ari den "bilera sortaren" barruan dago astelehenekoa. Hurrengo urterako aurrekontuen proposamena aurkeztuko dio EH Bilduk EAJri.

Asteartean, aurrekontuen proiektua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. 11.784,1 milioi eurokoa da, aurtengoa baino % 3,6 gehiago.

Gobernuko alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, ez dute gehiengoa Legebiltzarrean, eta beste talde baten babesa edo, gutxienez, oposizioaren bi legebiltzarkideen abstentzioa behar dute.

Azken egunetan, EH Bilduk hitzarmena lortzea "posiblea" dela esan du, betiere Iñigo Urkulluren Jaurlaritzak abertzaleek "egingarritzat" hartu dituzten eskakizun sozialak kontuan hartzen baditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena