Ekonomia
Sestaoko Navalen itxiera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Administratzaileak datorren astelehenean aurkeztu du ontziolako 180 beharginak kaleratzeko lan-erregulazio txostena.
Sestaoko ontziolaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Sestaoko La Navalen administratzaileak ostegun honetan aurkeztu du epaitegian ontziola likidatzeko plana, langileen batzordeak jakinarazi duenez. Konpainiak 160 milioi euro inguruko zorra dauka.
Epaileak onartzen plana duen momentutik, bost hilabeteko epea izango dute balizko inbertitzaileek eskaintza bat egiteko.
Bost hilabete horietan inbertitzaile bat agertuko balitz, harentzat izango litzateke; eskaintza gehiago egongo balira, aukerarik onena zein den aztertuko lukete.
Alabaina, bost hilabeteak igarota, inbertitzailerik izango ez balitz, ontziola enkantean jarriko lukete, tasatutako prezioan. Hala ere, eroslerik egongo ez balitz, eskaintza onena egiten duenarentzat izango da.
Likidazioa plana entregatuta, hurrengo urratsa datorren astelehenean emango du administratzaileak, La Navaleko 180 beharginak kaleratzeko lan-erregulazio txostena aurkeztuta.
Hortik aurrera, kontsultak egiteko epea irekiko dute, kaleratzeak negoziatu eta akordio batera heltzeko asmoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa