22:50

Ekonomia

Enpresa

Siemens Gamesak zuzendaritza aldatu du, aro berri bati ekiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Konpainiak jakinarazi du Rosa Garciak presidente izateari utziko diola eta haren lekua Miguel Angel Lopezek hartuko duela.

  • Rosa Garcia eta Miguel Angel Lopez, elkarri agurtzen. Argazkia: EFE

    Rosa Garcia eta Miguel Angel Lopez, elkarri agurtzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Gamesak gaur iragarri duenez, Rosa Garciak Espainiako Siemens konpainiako presidente eta kontseilari delegatu eta Siemens Gamesako presidente ez-exekutibo izateari utziko dio, eta haren kargu guztiak Miguel Angel Lopezek hartuko ditu aurrerantzean.

Garciak eta Lopezek agerraldia egin dute gaur goizean, Markus Tacke Siemens Gamesako kontseilari delegatua ondoan zutela.

Aldaka horiekin aro berri bat hasi nahi du zuzendaritzak. Tackek azaldu duenez, bi enpresak batu zirenetik 18 hilabete igaro dira, eta lehen fase horretan integrazioa eta konpainiaren egonkortasuna izan dira helburuak. Aurrerantzean, baina, erronka eskalako ekonomiak handitzea eta errentagarritasun jasangarria izateko oinarrika jartzea dela azpimarratu du.

Gaur iragarritako aldaketak etorkizunean arrakasta izatea ekarriko duela ziur agertu da Tack.

Bestalde, Rosa Garciak zehaztu duenez, duela zenbait aste jakinarazi zion enpresari bere karguak uzteko erabakia. Aldaketak abenduaren 1ean sartuko dira indarrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena