19:30

Ekonomia

Sestaoko La Navalen itxiera

Legebiltzarrak onartutako akordioa ez dela nahikoa esan dute La Navaleko langileek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Langile-batzordeak berretsi egin du konponbide bakarra Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Sestaoko ontziola erreskatatzea dela.

  • Navaleko langile-batzordeko ordezkariak Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

    Navaleko langile-batzordeko ordezkariak Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sestaoko La Naval ontziolaren egoera larria dela eta, Eusko Legebiltzarrak gaur aho batez onartu du ekimena nahikoa ez dela ohartarazi du langileen batzordeak, eta irtenbide bakarra Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ontziola erreskatatzea dela berretsi du.

Legebiltzarraren ekimenak La Naval publiko izatea defendatzen du eta bi gobernuek inbertitzaile bat bilatzeko lanetan inplikatu daitezela eskatzen du. Proposamena EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egin dute.

Juanjo Llorden langile-batzordeko idazkaria Gasteizen Ganberan izan da beste hainbat kiderekin batera bilkura jarraitzen. Bitartean, La Navaleko beharginek Legebiltzarraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dute.

Llordenek esan du akordio hori ez dela nahikoa, "lan-erregulazio txostena gauzatzeko denbora gutxi geratzen baita". Zuzendaritzak langile guztiak kaleratuko dituela iragarri zuen asteazkenean.

Egoera honen "arduradun politikoa" Espainiako Gobernua dela azpimarratu du, "hark agindu baitzuen Sestaoko ontziola pribatizatzea".

Eusko Jaurlaritzari, berriz, "inplikazioa" eskatu dio, Pedro Sanchezen Gobernuarekin batera, "La Naval erreskatatzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena