13:44

Ekonomia

2019 AURREKONTUAK

Aurrekontu akordioa 'posible' dela esan, baina 'errealismoa' eskatu du Urkulluk

agentziak | erredakzioa

"Enplegua sortzen ari den hazkunde agertoki batean dago euskal ekonomia, eta azken hamarkadetako atzeraldia atzean utzi duen herrialde lehiakor bat garela erakusten du horrek", esan du Urkulluk.

  • Iñigo Urkullu. Artxiboko argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du, 2019ko Aurrekontuak onartzeko bidean, Eusko Jaurlaritza prest dagoela, oraindik ere, akordioak lortzeko. Halaber, ziurtatu du akordio horiek erdiestea "posible" dela, nahiz eta horretarako "errealismoa" behar den. Ildo horretan, zehaztu du negoziazioek "aurrekontuekin hertsiki lotuta" egon behar dutela.

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuan emandako hitzaldian egin du hausnarketa hori Urkulluk. Bertan Jaurlaritzako hainbat sailburuk ere hartu dute parte.

Aurrekontuen gaiari helduta, euskal ekonomia enplegua sortzen ari den hazkunde agertoki batean dagoela, eta Euskadi azken hamarkadetako atzeraldia atzean utzi duen herrialde lehiakor bat dela esan du Urkulluk.

Horren harira, berretsi du aberastasuna sortzeko gai dela, baina horretarako "esfortzuak bikoiztu eta lehiakortasuna hobetu" behar direla.

Lehendakariaren hitzetan, lehiakortasunaren hobekuntzak oreka soziala bilatu behar du, eta hori izango da, hain justu, Jaurlaritzak hilabete honetan onartuko duen aurrekontu proiektuaren muina. Dena dela, oraingoz, ez dute 2019ko Aurrekontuak onartzeko nahikoa babes lortu.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritza negoziatzeko prest agertu da. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak duela egun batzuk abiatu zituen elkarrizketak oposizioko alderdiekin. Hitzordu horietan proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkie Azpiazuk.

"Akordioa beharrezkoa, positiboa eta bideragarria da. Proposamen guztiak aztertuko ditugu. Hori bai, garbi utzi nahi dugu negoziazioa aurrekontuekin hertsik lotuta egongo dela. Garrantzitsua da betiko irizpideei eustea, errealistak izatea eta gure eskumenetan oinarritzea", zehaztu du.

PPrekin bilera

Azpiazuk PPrekin du gaur bilera. Dagoeneko jakina da PPk ez dituela aurrekontuak babestuko baldin eta Autogobernuaren aferan EAJk EH Bildurekin lortutako akordioa atzera botatzen ez badute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena