Ekonomia
NAZIOARTEKO DIRU FUNTSA
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Euroguneari dagokionez, aurten ekonomia % 2 haztea espero du, uztailean iragarritakoa baino bi hamarren gutxiago. 2019rako, berriz, % 1,9ko hazkundea aurreikusi du.
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Artxiboko argazkia: EFE
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu aurtengorako eta datorren urterako. Horrela, % 3,7ko hazkundea aurreikusi du, 2017ko datuaren ildo berean.
"Ekaitza dator", ohartarazi du Maurice Obstfeld Nazioarteko Diru Funtseko ekonomiaren buruak "World Economic Outlook" (WEO) txostenaren aurkezpenean. Bertan azaldu duenez, hazkundea apirilean aurreikusitakoa baino oreka gutxiagokoa dela frogatu da. Apirilean % 3,9ko hazkunde aurreikuspena egin zuen 2018rako eta 2019rako. "Areagotu beharrean, hazkundea % 3,7an gelditu da", aitortu du orain.
Euroguneari dagokionez, aurten ekonomia % 2 haztea espero du Nazioarteko Diru Funtsak, uztailean iragarritakoa baino bi hamarren gutxiago. Datorren urteari begira, berriz, % 1,9ko hazkundea aurreikusi du. Alemaniaren aurreikuspena hiru eta bi hamarren jaitsi ditu, % 1,9ra arte. Frantziaren kasuan, bi hamarren eta hamarren bat jaitsi ditu, % 1,6ra arte.
Estatu espainiarraren hazkunde aurreikuspena hamarren bat jaitsi du Nazioarteko Diru Funtsak: % 2,8koa izango zela aurreratu zuen apirilean, eta % 2,7koa izango dela esan du orain. Datorren urtean, berriz, % 2,2ko hazkundea izatea espero du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa