Ekonomia
EPAIA
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Abusuzko kontratua izan duen langilea onartu beharko du Osakidetzak. Halaber, kaleratua izan zenetik orain arte jaso ez duen soldata ordaindu beharko dio.
Auzitegi Gorena. EiTBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia
Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Osakidetzako langile interino baten kaleratzea, abusuzko kontratua izan duelakoan. Kaleratutako langileak bi urte eta erdian 13 luzapen izan zituen. Halaber, Osakidetza zigortu du aldi baterako kontratazioan iruzurrak egiteagatik, eta emakume langilea berriro onartzera behartu du. Halaber, kaleratua izan zenetik orain arte jaso ez duen soldata ordaindu beharko dio. Dena den, ez dio langile mugagabe ez finko izaera aitortu. Langile finko bihurtzeko oposaketa prozesua gainditu beharko dute.
Gorenak bere epaian azpimarratu duenez, egungo araudiaren arabera, ordezkatzen duten funtzionarioa itzultzen denean edota eginbeharra amaitzen denean bakarrik kaleratu daitezke ordezko langileak.
ELA sindikatuaren esanetan, "Osakidetzak aldi baterako kontratazioan egiten dituen gehiegikeriak aitortu dira, eta gainera aukera ematen zaie langileei horrelako kasuetan eragindako galerengatik kalte-ordainak erreklamatzeko".
"ELAk aspalditik salatu izan ditu Osakidetzaren aldi baterako kontratazioaren gehiegikeria sistematikoak, sarri-askotan lege-iruzurrean eginak. Eta iruzur horiek beren ondorioak izan behar dituzte", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa