19:28

Ekonomia

PENTSIOEN IGOERA

EH Bilduk urriaren 1eko pentsiodunen manifestazioan parte-hartzeko deia egin du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

EH Bilduk pentsioak duintzeko beharrezko neurriak ahalik eta azkarren hartzeko eskatu die alderdi politikoei.

  • Pentsiodunen manifestazioa Bilboko Aste Nagusian. Argazkia: EFE.

    Pentsiodunen manifestazioa Bilboko Aste Nagusian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk biharko, urriaren 1eko, pentsiodunek antolatutako mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin du. Aldi berean "pentsioak duinduko dituen neurriak biltzen dituen akordio bat" eskatu die alderdi potitikoei.

Ohar batean adierazi du EH Bilduk Adinekoen Nazioarteko Egunean egingo diren manifestazioetan parte-hartuko duela. Nerea Kortajarena eta Iker Casanova legebiltzarkideak, eta Marian Beitialarrangoitia diputatua izango dira EH Bilduren ordezkariak.

EH Bilduk beharrezko neurriak ahalik eta azkarren hartzeko eta politika publikoa bultzatzeko eskatu du "euskal pentsioen duintasunaren alde borrokatuz, pentsio minimoak 1.080 eurotan jarriz, pentsiodunen elkarteek eskatzen duten bezala".

Gainera, EH Bilduk politikariei eta erakundeei dei egin die pentsiodun elkarteen arazoak konpondu ditzaketen neurrien oinarriak adostera, "politika berriak erabiliz eta gizarte-ongizate eta ekonomikoa ziurtatuz".

"Uste dugu politikarien betebeharra eskariei konponbide instituzionala eta legala ematea dela. Gure eginbeharra premiazko neurriak ematea da, arazoei konponbidea emateko. Gure eginbeharra da eta ez dugu bete", onartu dute abertzaleek adierazpenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena