Ekonomia
NAVAL ontziola
Agentziak | Erredakzioa
Hurrengo bi asteotan hiruko mahaia dei dezala eskatu diote Urkulluren Gobernuari; ontziola "erabat edo neurri batean berriro publiko bihurtzeko" aukera aztertzeko.
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamena aurkeztu dute gaur (ostirala) Eusko Legebiltzarrean, Sestaoko Naval ontziolaren erreskate publikoa eskatzeko, sektore estrategikoa eta EAEko ekonomiaren sutatzailea dela uste baitute.
Proposamena premiaz bideratzeko eskatu dute, enpresak bizi duen egoera "larria" dela eta, "itxiera saihesteko berehalako neurriak hartzea beharrezkoa" baita.
Eusko Legebiltzarreko alderdiek ontziolaren jarraipena eta Ezkerraldeko industria osagarria babes ditzaten, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzari ontziolaren "itxiera saihesteko baliabide guztiak erabili" ditzan eskatzea da talde bien asmoa, ontziolak "enplegua eta aberastasuna" sortzen baitu.
Hori horrela, hurrengo bi asteotan hiruko mahaia dei dezala eskatu diote Urkulluren Gobernuari; bertan, Espainiako Gobernuak, Jaurlaritzak eta langileen ordezkariek parte hartuko lukete, ontziola "erabat edo neurri batean berriro publiko bihurtzeko" aukera aztertzeko.
Bestalde, administrazio publikoek ikuspuntu juridiko, ekonomiko eta industrialetik Navalen "jarduera produktiboaren kudeaketa eta aktiboak erabat edo neurri batean erosteko" duten gaitasunaren inguruan premiazko txostena egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa