11:59

Ekonomia

Sestaoko ontziola

Txiki Muñoz: 'Navalek jarrai lezake baina bere finantzaketa ziurtatzea behar du'

Agentziak | Erredakzioa

ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako".

  • Navaleko langileak. Argazkia: EFE.

    Navaleko langileak. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Navalek "lan-karga du" eta "ez luke arazorik izango jarraitzeko", baina "bere finantzaketa ziurtatu behar du". Ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako", gaineratu du.

Onda Vasca irrati katean jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak La Naval ontziolari jarraitutasuna emateko izango duten "inplikazio gradua" ez duela ezagutzen esan du.

Sestaoko ontziolak "lan-karga du" eta "ez luke arazorik izango jarraitzeko", baina "finantzaketa ziurtatu behar du" horretarako, "eraikuntza garrantzitsuak" egiteko pentsatuta baitago; hortaz, "finantzaketa-maila bat beharrezkoa da proiektuak bideragarriak izan daitezen".

Gobernu sozialista batek Naval pribatizatzea erabaki zuenean, "bazekiten zertan ari ziren", esan du Muñozek; izan ere, "tresneria militarrarekin zerikusia zuten ontziolak publikotzat jo ziren".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena