Ekonomia
Abiadura handiko trena
Agentziak | Erredakzioa
Violeta Bulc Europar Batasuneko Garraio komisarioak “lehentasunezko izaera” berretsi du; izan ere, “Espainiatik haratago doazen onurak” ekarriko ditu, “EBrentzako balio erantsi handikoak”.
Abiadura Handiko Trenaren lanak. Artxiboko argazkia: Irekia
EAEko abiadura handiko trenaren sarea lehentasuna dela baieztatu du Europar Batasunak. Azpiegitura martxan jartzeak Espainiarentzako eta Europarentzako “balio erantsi handiko onurak” ekarriko dituela azpimarratu du.
Violeta Bulc Europar Batasuneko Garraio komisarioak Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariari idatziz erantzun dio. EBko Kontu Auzitegiko txostenaren inguruan komisarioaren iritzia ezagutu nahi zuen ordezkari jeltzaleak. Abiadura handiko proiektu askoren eraginkortasuna, EAEko AHT barne, zalantzan jarri du txostenak.
Euskaditik pasatzen den tartea Europa Barneko Garraio Sarearen (RTE-E) eta Korridore Atlantikoko zati dela gogorarazi du Bulcek erantzunean. Garraio komisarioak “lehentasunezko izaera” berretsi du; izan ere, “Espainiatik haratago doazen onurak” ekarriko ditu, “EBrentzako balio erantsi handikoak”.
Europar Batasuneko Kontu Auzitegiaren txostenari dagokionez, Europako Batzordeak kontuan izango dituen “gomendio baliagarriak” biltzen dituela adierazi du komisarioak, besteak beste, RTE-Eko azpiegiturak eraikitzeko orduan estatu kideek epeak bete ditzaten tresna berriak martxan jartzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa