Ekonomia
Pentsioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hego Euskal Herriko jubilatuen eta pentsiodunen plataformak "mobilizazio handi bat" ari dira prestatzen urriaren 1erako. Udazkenean egingo duten protesta hori Estatu osora zabaldu nahi dute.
Movilización de pensionistas en Bilbao. Foto: EiTB
Bizkaiko jubilatuek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon "pentsio duinen alde", eta bertan iragarri dute "udazkena bero datorrela". Izan ere, urriaren 1erako "mobilizazio eguna" deitu dute Estatu osoan. Egun horretan Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatu ohi da.
Gaurko protestan ere milaka lagun bildu dira Bizkaiko hiriburuko udaletxearen aurrean, gutxienez 1.080 eurora iristen diren pentsio duinak aldarrikatzeko. Gainera, jubilatuen eta pentsiodunen elkarte guztien bategitea eskatu dute. Txilibitu eta turuta hotsekin lagunduta, ohiko leloak entzun dira Bilbon: "Borroka hau irabaziko dugu", "pentsiodunak aurrera"…
Elkarretaratzean bertan, protestak duela bederatzi hilabete –urtarrilean hasi ziren- abiatu zituztela ekarri dute gogora bozeramaileek, eta ziurtatu dute adi egongo direla ordezkari politikoek egindako mugimenduei.
Aldi berean, haserre agertu dira "abuztuan pentsioen gastua nabarmen hasi dela" nabarmendu dutenekin. "Ez da igoera izan. Orain arte lapurtzen egon diren zerbait baino ez da. Ez da gure errua 2012az geroztik pentsioak izoztuta egotea. 2018ko urtarrilean egindako igoera bost urte lehenago egin behar zuten. Bukatu da guri errua botatzea", azpimarratu du Andrea Uña bozeramaileak.
Bukatzeko, gogora ekarri dute "pentsioak eskubide bat direla eta ez xahubide bat". Ildo horretan adierazi dute "dirua egon badagoela, baina oso gaizki banatzen dela". Horren adibide da "bankuek sekulako irabaziak jasotzea", pentsiodunen bozeramaileen ustez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa