14:07

Ekonomia

Etxebizitza

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 1,73 igo da Euskadin abuztuan

Agentzia | Erredakzioa

Batez beste, metro karratuko 2.708 euroko prezioa izan dute. Nafarroan, berriz, % 1,2 jaitsi da, gainerako autonomia erkidegoetan baino gehiago.

  • Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 1,3 igo da Euskadin, 2018ko abuztuan. Artxiboko irudia: EiTB

    Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 1,3 igo da Euskadin, abuztuan. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarren eskuko etxebizitzen prezioa, batez beste, metro karratuko 2.708 eurokoa izan da Euskadin, abuztuan; hau da, uztailean baino % 1,73 handiagoa, eta % 6,26 garestitu da urtebetean, Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetan izandako zazpigarren igoera handiena, www.pisos.com webgunearen hileko txostenaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko garestiena izan da abuztuan, eta Balearrak daude zerrendan bigarren (2.604 euro/m2) ditu atzetik. Gipuzkoan izan dute etxebizitzek igoerarik handiena (% 1,65), eta prezioek behera egin dute Araban (% 4,99) eta Bizkaian (% 0,05) laugarren jaitsierarik txikiena.

Urte arteko datuak kontuan izanez gero, Gipuzkoan garestitu dira gehien (% 7,34) eta gutxiago garestitu dira Bizkaian ( % 4,72). Bestalde, Araban izan dute etxebizitzen prezioek jaitsiera handiena (% 4,08), gehien jaitsi diren autonomia erkidegoen zerrendan hirugarrena.

Hiriburuak

Euskal hiriburuei dagokienez, Donostian (% 0,39) bakarrik igo da abuztuan. Gasteizen behera egin du (% 1,12), Estatuan gehien jaitsi diren erkidegoen artean bosgarren dagoa, eta merkatu direnen artean Bilbon jaitsi da gutxien (% 0,06).

2017ko abuztuko datuekin alderatuta, etxebizitzak gehien garestitu diren hiriburuen artean 15. postuan dago Bilbo (% 9,54); Gasteizen (% 2,55) eta Donostian (% 1,55) igoera txikiagoak izan dira. Abuztuan, Donostia Espainiako bigarren probintzia hiribururik garestiena izan da (3.865 euro/m2), Bilbo (3.178 euro/m2) laugarren geratu da, eta Gasteiz (2.167 euro/m2), zazpigarren.

Nafarroa

Nafarroan, % 1,2 merkatu dira bigarren eskuko etxebizitzen prezioak abuztuan, uztaileko datuekin alderatuta, Idealista higiezinen atariak argitaratutako prezioen indizearen arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena