13:05

Ekonomia

Pentsioak

Euskadin batezbesteko pentsioa 1.188 eurokoa da, eta % 3,9 igo da abuztuan

Agentzia | Erredakzioa

Euskal herritarrek, batez beste, espainiarrek baino 232,42 euro gehiago jasotzen dituzte hilean.

  • Pentsiodunek hainbat elkarretaratze egin dituzte pentsio duinen alde. Artxiboko irudia: EFE

    Pentsiodunek hainbat elkarretaratze egin dituzte pentsio duinen alde. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadin batezbesteko pentsioa 1.188,84 eurokoa da abuztuan, iazko epe berean baino % 3,9 handiagoa, eta Espainiako Estatuko altuena izaten jarraitzen du, Madrilgo (1.127,95), Asturiasko (1.127,83) eta Nafarroako (1.099,94) batezbesteko pentsioaren gainetik.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak abuztuko pentsioei buruzko datuak eman ditu astelehen honetan. Horien arabera, euskal herritarrek, batez beste, espainiarrek baino 232,42 euro gehiago jasotzen dituzte, batez beste 956,42 euroko pentsioa baita Estatuko pentsiodunena.

Euskadin, pentsiodunen kopurua % 1,3 igo da urtebetean, eta 552.462 dira jada.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, pentsiodunen kopurua % 2,2 igo da Araban (76.078), % 1,3 Gipuzkoan (187.342) eta % 1,1 Bizkaian (289.042).

Pentsio motari dagokionez, Euskadin 356.277 erretirodun daude, eta 1.360,75 euroko pentsioa jasotzen dute, Espainia osoko handiena; izan ere, batez beste, 1.102,38 euro kobratzen dituzte bertan.

Halaber, 135.303 pertsonak jasotzen dute alargun-pentsioa Euskadin (batez beste, 817,39 euro), eta 42.989k dute ezintasun iraunkor osoagatikoa (batez beste, 1.222,49 euro).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena