12:20

Ekonomia

SINDIKALISMOA

'Txiki' Muñoz: 'ELA eta LABen arteko batasun sindikalak traba egiten dio EH Bilduri'

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Bestalde, Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak berriki ELAri egindako kritikak 'bidegabeak' direla salatu du buruzagi sindikalak.

  • Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.

    Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiaren ustez, ELA eta LABen arteko "batasun sindikalak enbarazu egiten dio" EH Bilduren estrategiari, EAJrekin herri akordioak lortze aldera.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak berriki ELAri egindako kritikak "bidegabeak" direla salatu du buruzagi sindikalak. Rafa Diezek ELAren posizioa ez zuela ulertzen adierazi zuen eta, horrez gain, agente instituzionalek aplikatutako politiken "begirale" hutsa izatea egotzi zion.

Muñozek ez ditu "inondik inora" Diezen kritika horiek ulertzen. "Mugimendu sindikala gobernuen eta alderdien instrumentu huts bezala ulertzen dituen batek bakarrik hitz egin dezake horrela eta gu ez gara horrelakoak. Pentsamendu hori geroz eta gertuago dago eskuin politikotik", nabarmendu du. Gaineratu duenez, bi sindikatuek "ezker politikoak neoliberalismoari aurre egiteko" lan egin beharko lukete.

Ildo horretan, ELA eta LABen arteko desadostasunen arrazoi nagusiak bi direla azaldu du: batetik, ezker politikoa interpelatzeko zailtasunak; bestetik, negoziazio kolektiboa.

Bestalde, EH Bildu kritikatu du, haren esanetan, EAJrekin "herri akordioak" lortzea jarri duelako bere lehentasun gisa eta horretarako "gobernagarritasuna emateko prest dago". Muñozen iritziz, jeltzaleek "bidesari" bat ezarriko lukete horretarako, hots, gizarte eredua zalantzan ez jartzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena