08:24

Ekonomia

Bilera 'teknikoa'

Navalek eta Van Oordek irailean jarraituko dute negoziatzen dragaren gainean

Agentziak | Erredakzioa

Enpresa Batzordea kezkatuta agertu da; izan ere, aukera dago, haren iritziz, negoziazio-prozesuak luze jotzeko.

  • Naval ontziola, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

    Naval ontziola, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Navaleko zuzendaritzak eta Van Oord armadore holandarrak irailean ekingo diete berriro 'Vox Alexia' dragaren gaineko negoziazioei; izan ere, eztabaidatu behar dute ea aipatutako ontzia Navalen Sestaoko instalazioetan amaituko duten ala ez.

Europa Pressi ontziolatik gertuko iturriek jakitera eman diotenez, bi aldeek erabaki dute abuztua amaituta berrartuko dituztela negoziazioak; izan ere abuztua hilabete "korapilatsua" da Van Oordek finantza-entitateekin hitz egin dezan. Finantza-erakundeak dira, orain, ontziaren jabeak, eta Van Oordek armazoia berriro erostea negoziatu beharko luke haiekin, abalak itzulita.

Astearte honetan Rotterdamen egindako bileran, Van Oordeko Kontseilu Exekutiboak esan dio ontziolaren Zuzendaritzari "zalantzak" dituela, ontzia amaitzeko egin beharreko lanen gainean, kontuan izanik enpresa hartzekodunen lehiaketan dagoela. Hori dela eta, azalpenak eskatu ditu, jakiteko nolako bilakaera izaten dituzten horrelako lehiaketak Estatuan.

Bestalde, holandar enpresak negoziatu behar ditu beste 'tax lease' baten baldintzak, aukera izateko ontziaren kostua % 20 merkeagoa izan dadin. Hain zuzen ere, ontzi-enpresek, Estatu espainiarrean ontziak erosten dituztenean, zerga-murrizketak izan ditzakete.

Enpresa Batzordea, kezkatuta

Enpresa Batzordea, bitartean, kezkatuta agertu da; izan ere, haren iritziz, arriskua dago negoziazio-prozesuak luze jotzeko. Gaurko bileran, Navaleko Zuzendaritzak adierazi dienez, "alde teknikoak eta finantzazio-arloak jorratu dituzte, horiek bakarrik".

Iturri horiek nabarmendu dute langileak "nekatuta" daudela, negoziazio-prozesua luzatzen ari delako, eta baieztatu dute beldur zirela, bilera hasi aurretik, uste baitzuten armadoreak ez zuela konpromiso finkorik hartuko gaur, eta, halaber, ez zuela argituko draga Sestaon geratuko den ala ez, "Zuzendaritzak hala uste bazuen ere". "Ez dute konpromisorik hartu, eta, laburbilduz, berdin jarraitzen dugu; bilera gehiago egoteko zain gaude, ea akordioak ixten dituzten", esan dute.

Irailean, ontziola eta armadorea berriro bildu orduko, baliteke egun indarrean dagoen EEEa amaituta izatea, hilabete horren amaieran bukatuko baita. Langile guztiak daude EEE horren barnean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena