20:52

Ekonomia

Hiru orduko bilera

Ontziola dragan lan egiteko prest dagoela jakinarazi dio Navalek Van Oord armadoreari

Agentziak | Erredakzioa

'Vox Alexia'ren egoeraren inguruko dossier bat entregatu diete ontziolako zuzendariek Van Oordeko bi ordezkariei. Ontziaren % 30 eginda dago.

  • 'Vox Alexia' ontzia. Artxiboko irudia: EiTB

    'Vox Alexia' ontzia. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ontziola “nahi dutenean eta bihartik aurrera” Vox Alexia dragan lan egiteko prest dagoela jakinarazi die La Navaleko zuzendaritzak Van Oord Herbehereetako armadorearen kontseilariei, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. Hiru orduko bilera egin dute ostegun honetan.

Dragaren egoeraren inguruko dossier bat entregatu diete ontziolako zuzendariek Van Oordeko kontseiluaren bi ordezkariei. Ontziaren % 30 eginda dago. Sestaoko nasetara itzultzeko agindua jasotzen dutenean lanari berriz nola helduko dioten, metodo eta ekipoen egoeraren berri eman diete dossierrean.

Bestalde, “lanak ezarritako epe eta denboran amaituko” dituztela jakinarazi diote langileek Herbehereetako armadoreari, konkurtso-administratzailearen eta zuzendaritzaren bidez. “Jadanik Van Oordek 18-20 hilabete onartu” zituela gogorarazi dute beharginek.

Txostena ontziko jabearen eskuetan utziko dute Herbehereetako enpresaren kontseilariek. Ontziolako zuzendaritza eta administratzailea presidentearekin bilduko dira abuztuaren 14an, Rotterdamen. Bi aldeek aurreakordioa lortzea espero da.

Konkurtso-administratzailea: "Lanean hasten baldin badira inbertitzaileren bat erakartzea errazagoa izango da"

Eraikuntza lanei “berriz heltzeko baldintzak negoziatzen hasteko asmoarekin” Rotterdameko bilerara joango dela azaldu die konkurtso-administratzaileak langileei, draga “Sestaoko nasetan amaituko dela ziurtzat jotzen baitu”.

“Lanean hasten baldin badira inbertitzaileren bat erakartzea errazagoa izango da, baina hilabeteak pasa eta Van Oordekin akordiorik ez badago, Naval likidazio argi eta garbira zigorturik dago”, esan die administratzaileak enpresa-batzordeko ordezkariei.

Sindikatuen hitzetan, egungo langile kopurua urte eta erdian ontzia bukatzeko nahikoa da. Hala ere, armadoreak eman beharreko hurrengo pausoaren aurrean “mesfidantza” agertu du enpresa-batzordeak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena