Ekonomia
Lehena
Agentziak | Erredakzioa
AEBko burtsan balio hori lortzen duen lehen konpainia izan den arren, mundu mailari dagokionez ez da lehendabizikoa izan, duela hamaika urte PetroChina konpainiak lortu baitzuen mugarri hori.
Applek Alemanian duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
Wall Streeteko burtsan bilioi bat dolarreko balioa hartu duen lehen konpainia bihurtu da Apple ostegun honetan, gerora horren akzioek apur bat behera egin badute ere. Ondorioz, Ameriketako Estatu Batuetako merkatuko enpresa baliotsuenen zerrendan lehenengo postuan kokatu da Apple, besteak beste, Amazon, Alphabet eta Microsoft konpainia erraldoiei aurrea hartuz.
Hala, Wall Streeteko burtsan bilioi bat dolarreko balioa hartu duen lehen konpainia izan den arren, mundu mailari dagokionez ez da lehendabizikoa izan; duela hamaika urte, 2007an, PetroChina (Txinako petrolio-enpresa nagusia) izan baitzen Shanghaiko burtsan balio hori hartu zuen lehen enpresa.
AEBn mugarri hori lortzeko, asteartean zabaldutako datuak mesedegarri izan zaizkio sagarraren konpainiari. Izan ere, 45.406 milioi dolarreko balio-irabazia izan du burtsan, eta urtetik urterako hazkundea % 20,6koa izan da urteko lehen seihilekoan.
Dena dela, apiriletik ekainera bitarteko epera mugatu da merkatuaren erantzuna, bereziki iPhone gailuaren salmentek izandako gorakadaren ondorioz, eta eskaintzen dituen zerbitzuei esker 53.265 milioi dolarreko diru-sarrerak izan baititu.
Halaber, lehen seihilekoan 41,3 milioi iPhone saldu dituen arren (2017ko epe berean saldu zituen beste), 29.906 milioi dolarreko fakturazioa lortu zuen produktu horrekin, baina 24.846 milioi dolarrekoa lortu zuen iazko lehen sei hilabeteetan.
iPhone X telefonoak 999 dolarreko salneurria du AEBn, baina Apple konpainiaren telefonoek, batez beste, 724 dolarreko salneurria izan dute 2018ko azken hiruhilekoan.
Adituek hainbat hilabete zeramatzaten apustuak egiten, Wall Streeten bilioi bat dolarreko balioa hartuko zuen lehen konpainia zein izango zen asmatu nahian. Apple izan da azkenean hori lortzen lehena, besteak beste, Amazon, Alphabet eta Microsoft konpainia erraldoiei aurrea hartuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa