15:55

Ekonomia

Lan gatazka

Jaurlaritzak VTCak erregulatzeko dekretu bat onartuko du udazkenean

agentziak | erredakzioa

Tapiaren ustez "positiboa" da baimenen kudeaketaren eskumena hartzea, baina ez du uste "hori bera bakarrik" izango denik "irtenbidea".

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak iragarri du Jaurlaritzak gidaridun ibilgailuen (VTC) jarduera erregulatzeko dekretua onartuko duela udazkenean. Bestalde, "positibo" jo du baimenen kudeaketaren eskumena hartzea, nahiz eta aitortu "hori bera bakarrik" ez dela "irtenbidea".

Tapiak horixe adierazi du Azpeitian, saninazioetako ekitaldiaren harira egindako ekitaldi instituzionalean.

Arratsaldean erkidegoetako ordezkariek Sustapen Ministerioarekin taxilarien eta VTC enpresen inguruan egingo duten bilera izan du hizpide Tapiak, eta gogorarazi du Espainiako Gobernuak VTCen baimenen kudeaketa erkidegoen esku uztea eramango duela bilerara.

Horren harira, sailburuak "positibo" jo du eskumena lortzea, baina ohartarazi du hori bakarrik ez dela arazoaren konponbidea, "oso ongi landu" beharko dela gaia: "Arazoak non dauden identifikatu eta erkidegoek irizpide bera ezartzea, batean gertatzen denak besteari kalte egin ez diezaion".

Taxilariak Estatuan egiten ari diren mobilizazioei dagokienez, sailburuak uste du "Euskadin gaur egun" ez dagoela "arazo hori", baina "elkartasunagatik" egiten dutela greba, EAEko "VTCen baimenen ratioa bakarra delako 26 taxiren aurrean, Legeak ezartzen duen 1-30etik oso gertu".

Era berean, ez omen dago "ez Uberren, ez Cabifyren baimen eskaerarik, eta daudenak bertako enpresenak eta taxi zerbitzuaren osagarriak dira".

Tapiak gaineratu du Jaurlaritzak urtebete daramala lanean udazkenean dekretua kaleratzeko eta VTCen "ikuskaritza eta kontrola" bermatzeko erregulazioa edukitzeko, taxien osagarri izan daitezen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena