18:08

Ekonomia

Bilera Madrilen

Ministerioak proposatutakoa greba uzteko 'nahikoa' ez dela uste dute taxilariek

Agentziak | Erredakzioa

“Oraingoz negoziazio mahaiaren gainean dagoena ez da nahikoa greba bertan behera uzteko”, adierazi dute Antaxi eta Elitetaxi elkarteetako bozeramaileek.

  • Taxilariak Donostian. Argazkia: EFE

    Taxilariak Donostian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bileran Sustapen Ministerioak egindako proposamenak greba bertan behera uzteko “nahikoak” ez direla uste dute taxilariek. 12:00etan hasi da bilera, Ministerioaren egoitzan, Madrilen.

Hiru ordu bilduta eman ondoren, bi aldeek atsedenaldi bat egitea adostu dute 15:00ak aldera. 15:30ean berriro bildu dira.

Atsedenaldi horretan, Ministerioak orain arte azaldutakoa lanuzteak, mobilizazioak eta gatazka alde batera uzteko “nahikoa” ez dela ziurtatu dute taxilarien ordezkariek.

“Oraingoz negoziazio mahaiaren gainean dagoena ez da nahikoa greba bertan behera uzteko”, adierazi dute Fernando del Molino eta Alberto Alvarez Antaxi eta Elitetaxi elkarteetako bozeramaileek, hurrenez hurren.

Taxilarien hitzetan, Ministerioak denbora eskatu du, “bihartik aurrera lanean jartzeko”, VTC eta taxien arteko elkarbizitza bermatzeko araudi bat onartzeko. Taxi 30 baimeneko Uber eta Cabify bezalako enpresei bakarra ematea aurreikusten du legediak.

 

"Urte asko daramatzagu gauza bera entzuten, eta orain neurri zehatzek balio dute soilik"

 

Taxilariek neurri zehatzak aldarrikatzen dituzte, horietako bat, sektorearen gaineko eskumenak erkidegoen eta udalen esku uztea. Eskuduntzak erkidegoetara transferitzeko aukera proposatu du Sustapen Ministerioak dagoeneko.

Antaxi eta Elitetaxiko bozeramaileen ahotan, Pedro Saura Azpiegitura eta Garraio Estatu idazkariak “asmo onak” agertu ditu, baina “gremioko jendearentzako ez da nahikoa; kalean, greban daudelako”. “Urte asko daramatzagu gauza bera entzuten, eta orain neurri zehatzek balio dute soilik”, ziurtatu du Alvarezek.

“Entzun duguna gustatzen zaigu, baina ez digute datarik eman”, erantsi du. “Hau ez dago gure esku jadanik, elkarteetako bozeramaileen esku, alegia; kalean dagoen kolektiboko jendearen esku baizik, gainetik pasa digutelako”, azpimarratu du.

“Borondate adierazpen bat da, baina urteak daramatzagu, 2012az geroztik, gobernu eta alderdi politiko ezberdinen partetik gauza bera entzuten”, esan du Antaxiko bozeramaileak. “Gobernuak konpontzeko denbora eskatu digu, baina ez du zenbat zehaztu”, gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena