Ekonomia
USTEZKO IRREGULARTASUNAK
AGENTZIAK
Lehendakariak lehen aldiz hitz egin du Osakidetzako oposizioetan salatutako irregulartasunen inguruan. Barne ikerketa azkeneraino eramango dela nabarmendu du.
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan (LEP) salatutako irregulartasunen auzian, Eusko Jaurlaritza "zorrotz" eta "gardentasun" osoz jokatzen ari dela azpimarratu du ostegun honetan Inigo Urkullu lehendakariak. Are gehiago, haren esanetan, bi dira Jaurlaritzaren konpromisoak: batetik, barne ikerketa azken muturreraino eramatea; bestetik, lan eskaintza publikoarekin aurrera egitea, beti ere, aukera berdintasuna eta gardentasun osoa bermatuz.
Urkulluk lehen aldiz hitz egin du Osakidetzako oposizioetan salatutako irregulartasunen inguruan, hain zuzen ere, gaur, Donostiako Unibertsitate Ospitalera egin duen bisitan.
"Aurreko ostegunean Osakidetzako arduradunak eta sailburua berak azalpen guztiak eskaini zituzten Eusko Legebiltzarrean, zorroztasun eta gardentasun osoz, zazpi orduko agerraldi publiko batean", azpimarratu du. Horrez gain, ikerketa sakona egiten ari direla, txosten independenteak eskatu eta beharrezko espedienteak ireki dituztela ere adierazi du.
Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritza Arartekoaren eta Fiskaltzaren esanetara dago, behar dutenerako. Halaber, Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioei dokumentazio guztia bidali zaiela eta Legebiltzarrean beste agerraldi bat eskatuta dagoela erantsi du.
Azterketak errepikatzea arazoren bat dagoenaren erakusle dela uste du Arartekoak
Manu Lezertua arartekoaren iritziz, Osakidetzako azken Lan Eskaintza Publikoko zenbait azterketa errepikatzeko hartutako erabakiak "arazoren bat dagoela erakusten du". Are gehiago, arazo horiek zeintzuk diren eta noraino iristen diren argitu behar dela uste du. Dena den, ez du Arartekoa egiten ari den ikerketaren ondoriorik aurreratu nahi izan.
Radio Euskadi irrati kateari eskainitako elkarrizketan nabarmendu duenez, Osakidetzako oposizioetan izandako usteko irregulartasunen harira Arartekoak zabaldutako espedientea "konplexua" da. Oposizioetara aurkeztu diren askoren kexak jaso ditu Arartekoak, "era guztietakoak", eta horiek banan-banan aztertzen ari da. Zehaztu duenez, kexa horiek hainbat mediku espezialitateko azterketei eta ekonomisten hautaprobari eragiten diete.
Arartekoaren arabera, Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanetan dago eta behar duen informazioa helarazten ari zaie.
Azaldu duenez, Arartekoaren egitekoa da Osasun Sailak eta Osakidetzak "pertsona guztien eskubideak errespetatu dituzten", administrazioaren funtzionamendua egokia izan ote den eta "gobernantza ona" egon den zehaztea. Gainera, proposamenak egingo ditu etorkizuneko "gisa honetako prozesuak hobeto gauzatu" daitezen.
ELAk bilera bat eskatu du Fiskaltzarekin eta Arartekoarekin
ELA sindikatuak bilera bat eskatu die Fiskaltzari eta Arartekoari, "Osakidetzan mediku espezialisten hautaketa sisteman dagoen ustelkeriari heltzeko".
Sindikatuak ohar batean gogoratu duenez, askotan salatu izan duen bezala, "azterketa honetan gertaturikoa ez da gertaera bakana, sistema ustel baten erakusgarria baizik".
Hori dela eta, Fiskaltzari eta Arartekoari bilera eskatu die 20 espezialitatean egindako ikerketaren inguruan hitz egiteko eta "mediku espezialisten hautaketa sisteman dagoen ustelkeria sistematikoari heltzeko".
"Sistema hori bukatu egin behar da berehala eta dagozkion erantzukizun guztiak galdatu behar dira, bai politikoak, bai penalak, halakorik egotekotan", amaitu du.
ELAk Fiskaltzari eta Arartekoari eskatu die bilera Osakidetzan mediku espezialisten hautaketa sisteman dagoen ustelkeriari heltzeko https://t.co/Aw7gOlHaWI #eutsitatira
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 26 de julio de 2018
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa