Ekonomia
Naval ontziola
Agentziak | Erredakzioa
Naval ontziolako sindikatuak “itxaropentsu” azaldu dira. Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, akordioa “ezinbesteko pauso bat" zen, baina ez du bermatzen guztia konponduko dela.
Van Oord Herbeheretako armadorearen 'Vox Alexia' draga. Artxiboo irudia: EiTB
Van Oord Herbehereetako armadoreak Vox Alexia draga Sestaoko Naval ontziolan eraikitzeko 42 milioi euro aurreratu zituen. Abalak armadoreari itzultzeko agiria sinatu dute bankuek asteazken honetan.
Operazioaren hurbileko iturriek jakitera eman dutenez, Bizkaiko ontziolan draga eraikitzen jarraitzeko beharrezko “lehen pausoa” zen. Naval hartzekodunen konkurtsoan dago.
Orain armadorea dragaren kroskoa bereganatzeko akordio batera heldu beharko da, “une honetan bankuena baita”. “Hortik aurrera, Navalen eraikitzen jarraitu ahal izateko”, erantsi du.
Bankuek sinatutako akordioarekin “itxaropentsu” agertu dira Navaleko sindikatuak, baina agindutakoa bete eta ontzia Bizkaiko ontziolan bukatzea eskatu diote armadoreari.
“Duela hilabete batzuk Van Oordekin egindako bileran, ontzia Sestaon bukatzeko asmoa zutela esan ziguten. Orain pilota euren teilatuan dago, dirua hartu eta ospa ez egitea espero dugu. Zuzendaritzarekin eta enpresa-batzordearekin hartutako konpromisoa betetzea espero dugu, eta ontzia Navalen esku uztea”, gaineratu dute.
Zentzu horretan, sinadurarekin “Sestaoko ontziolaren etorkizunari begira itxaropen positibo bat zabaltzen da”, adierazi du UGTk. Sindikatuaren ahotan, “orain arte bankuen menpe geunden, orain armadoreak zuzendaritzarekin eta Navaleko langileekin hartutako konpromisoa bete behar du”.
Bestalde, akordioa “ezinbesteko pauso bat" zela uste du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako Sailak, baina ez duela bermatzen ontziolan guztia konponduko dela.
Saileko iturriek azaldu dutenez, Navalen bideak “oso luzea eta zaila” izaten jarraituko du, baina “ate hori itxi izan balitz, gaztelu guztia erori zitekeen”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa