17:33

Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundia

N-Ieko eta A-15eko kamioientzako bidesarien tarteak eta prezioak aldatuko dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arau berriak barruko ibilbideak garestituko ditu: Andoaingo bidesariak, esaterako, 1,18 eta 1,50 euro arteko kostua izango du, kamioien kategoriaren arabera.

  • N-I bidesariaren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

    N-I bidesariaren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

N-I eta A-15 errepideetako kamioientzako bidesarien tarteak eta prezioak aldatzeko foru-arau berria kaleratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bidesari horiek baliogabetu zituen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako helegitearen zain daude.

Errepideetako azpiegitura sailak larunbat honetan jakinarazi duenez, araudi berria ostiral honetaz geroztik dago eskuragarri Aldundiko webgunean, eta gizarteari aurkeztu ostean, Ahaldunen Batzordeak eta geroago Gipuzkoako Batzar Nagusiek behin betiko onartu egingo dute.

Kanpoko kamiolarientzako arau diskriminatzailea zela ebatzita, hura baliogabetzea erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiak apirilaren 9an; arau berri honek aldaketak egin ditu bidesarien prezioetan eta tarteetan.

 

Arau berriak barruko ibilbideak garestituko ditu

 

Egungo bidesari-sistemak hiru atari o arku ditu: Etzegaratekoa (10, 3 kilometrokoa, A-15ean, Astigarraga eta Andoain artean), Andoaingoa (2,2 kilometrokoa, N-Iean, Andoaingo iparraldea eta hegoaldea lotzen duena) eta Irungoa (7,4 kilometroa, N-Iean, Idiazabal eta Etzegarate artean).

Kamioiek 0,56 eta 0,69 euro artean ordaintzen dute egun Andoaingo arkupetik igarotzeagatik; eta 5,56 eta 6,89 euro artean Astigarratik Etzegaratera doan ibilbide osoagatik. Arau berriak barruko ibilbideak garestituko ditu: Andoaingo arkuak zehazten duen erdiko tartea luzeagoa egingo dute, 5,37 kilometroraino, eta kamioiaren kategoriaren arabera, 1,18 eta 1,50 euro artean ordainduko dute.

Beste aldaketa bat izango da Irungo bidesariarena: AP-8an dago, baina AP-15eko Andoain eta Astigarraga arteko ibilbidean egiten du diru-bilketa. Arau berria indarrean sartzean, hori baliogabetuko dute eta Astigarragan bidesari berria jarriko dute: 3,19 kilometrokoa, eta 0,70 eta 0,89 euro arteko kostua izango du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena