13:29

Ekonomia

Lan eskaintza publikoa

Osakidetzak zigor espedientea zabaldu dio LEParen epaimahai bateko kide bati

Agentzia | erredakzioa

Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arloko burua litzateke. Azterketan gai-zerrendan ez zegoen kasu kliniko bat sartu zuen, bere zerbitzuan bakarrik landutakoa.

  • Jon Darpon. EFE

    Jon Darpon, artxiboko irudi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur jakinarazi duenez, Osakidetzako zuzendaritzak zigor espedientea zabaldu dio Lan Eskaintza Publikoan (LEP) epaimahaikide izan zen Txagorritxu Ospitaleko osasun arduradun bati.

"Mugiment" programa aurkeztu du Darponek Gasteizen, eta kazetariek egindako galderei erantzutean eman du berria. Atzo bertan Lan Eskaintza Publikoaren inguruko azalpenak eman zituen Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean, baina ez zuen gai hori aipatu. Agerraldian iragarri zuenez, beste lau kategoria ikertu (guztira, zortzi dira) eta irregulartasunak salatu zituzten medikuak auzitara eramango dituzte.

Atzoko agerraldian zigor espediente horren inguruko xehetasunik ez ematearen zergatiaz galdetuta, Darponek ihardetsi du oposizioko kideek horren inguruko galderarik egin ez ziotela. "Osasun Sailak bururaino eraman nahi du ikerketa, eta legez kanpoko jarduerarik atzemanez gero, neurriak hartuko ditugu", erantsi du.

Osasun sailburuak ez du espedientearen inguruko datu gehiago eman nahi izan, ikerketa abian dela argudiatuta.

Vocento taldeko egunkariek gaur aurreratu dutenez, Txagorritxu Ospitaleko Pediatria arloko burua da zigortutakoa. Azterketa praktikoan gai zerrendan ez zegoen kasu kliniko bat sartu zuen, bere zerbitzuan lan egiten zutenek bakarrik ezagutzen zutena.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena