Ekonomia
Abiadura Handiko Trena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurrekontua 182,7 milioi eurokoa izango da. Bergarako lotunearen zati horrek 5,24 kilometroko luzera izango du.
AHTren zubietako bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Adif trenbide azpiegitura administratzaileak esleitu ditu Abiadura Handiko Trenaren Arrasate-Elorrio-Bergara zatia eraikitzeko lanak. Dragados, Tecsa eta Construcciones Amenabar konpainiek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak egingo du obra eta aurrekontua 182.748.685 eurokoa izango da. Lanak 30 hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute.
Hiru herri horiek lotuko dituen trenbideak 5,24 kilometroko luzera izango du. Bergarako lotunearen parte da, Bilbo, Donostia eta Gasteizko trenbideek bat egingo dute tokia.
Adifek ohar batean azaldu duenez, gaur esleitutako ibilbidearen % 97,8 lur azpitik joango da. Guztira, lau tunel eraikiko dituzte: Karraskainen bi eta Udalaitzen beste horrenbeste. Gainera, Kobaten bi zubi eraikiko dituzte.
Trenbideak bi adar izango ditu: Arrasate Hegoaldea-Bergara eta Arrasate Ekialdea-Bergara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa