Ekonomia
Doikuntza
Agentzia | Erredakzioa
Sanchezen Gobernuak bost hamarren gehitu dizkio Rajoyren exekutiboak ezarritako kopuruari, gerora 'doikuntza handiak' saihesteko.
Calviño, Kongresuan egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak 2018ko eta 2019ko defizitaren helburua igo du, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2,7ra eta % 1,8ra, hurrenez hurren, Nadia Calviño Ekonomia ministroak iragarri duenez.
Calviñok prentsaurrekoa eman du Bruselan eta azaldu du Sanchezen Gobernuak egindako analisiek beharrezko ikusi dutela Rajoyren exekutiboak ezarritako helburuak igotzea (% 2,2 eta % 1,3, hurrenez hurren). Gobernu sozialistaren ustez, helburu horiek "ez dira errealistak" eta "neurriak hartu ezean" aurrekontuaren desbideratzea % 2,7koa izango litzateke 2018an, eta % 2,2, 2019an.
Erantsi duenez, PPren Gobernuaren helburuei eutsiz gero, gerora "doikuntza handiak egin beharko genituzke eta kalte handia egingo liokete ekonomiaren susperraldiari".
2019an hazkundea "lauzpabost hamarren" jaitsi ahal da, eta horrek enpleguari egingo lioke kalte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa