13:23

Ekonomia

'Euskal y'a

Bergarako lotunearen lehen zatia esleitu dute, 134 milioiren truke

agentziak | erredakzioa

Korapiloak Arrasate, Bergara eta Elorrio lotuko ditu. Bigarren zatiaren esleipena aurreko abenduan baimendu zuen Ministroen Kontseiluak.

  • Bergarako lotunea

    Bergarako lotunea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen Bergarako trenbidearen lotunearen lehen zatia esleitu dute, 134 milioiren truke. Lanak aldi baterako enpresa elkarte batek egingo ditu.

Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur, astelehena, plazaratu du lana egiteko zuzendutako diru kopurua. Horren bidez, Arrasate, Bergara eta Elorrio herriak lotuko ditu Abiadura Handiko Trenak.

Enpresa elkartea OHL S.S. enpresak (% 40); Geotunel S.L.ek (% 30), Construcciones Sobrino S.A.k (% 20) eta Agrupacion Guinovart Obras y Servicios Hispania S.A.k (% 10) osatzen dute.

Bigarren zatiaren esleipena aurreko abenduan baimendu zuen Ministroen Kontseiluak.

Orduan, Sustapen Ministerioak berretsi zuen 2023rako lanak bukatzeko konpromisoa hartuta duela.

Korapilo horren hirugarren sektoreak Arrasate-Bergara zatiak osatuko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena