Ekonomia
Ontziola
eitb.eus
Ontziolako langileak "kezkatuta" agertu da B-347 draga eraikitzen jarraitzeko negoziazioaren atzerapenagatik, bankuen eta armadorearen artean.
La Navaleko enpresa-batzordea, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin bildu ostean, "kezkatuta" agertu da B-347 draga eraikitzen jarraitzeko negoziazioaren atzerapenagatik. Lan hori "oxigeno-baloi bat" litzateke ontziolarentzat. Langileek, era berean, "La Navalen erreskatearen alde apustu egitea" eskatzen diete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernu berriari.
Bankuen eta armadorearen arteko akordioa "atzerapen ulertezina" izaten ari dela nabarmendu dute langileen ordezkariek, eta "batez ere erakunde finantzarioak" presionatu ditu, draga eraikitzen jarraitu ahal izateko.
Enpresa-batzordeak bankuak kritikatu ditu bereziki, "ontzigintza-sektore osoari kalte egiten diotelako", eta armadorea "itxaroteagatik" eskerrak eman dizkiote, baita helarazi ere ontziolak "erabateko gaitasuna" duela "bere draga garaiz eta ondo bukatzeko".
Eusko Jaurlaritzari gatazkan epaile lanak egiteko eskatu dio, "denbora bukatzen" ari den honetan.
Batzordeak esan duenez, Jaurlaritzak bera "guztiz inplikatuta" azaldu da, eta bi aldeekin dago harremanetan, baina "egunez egun panorama gero eta zailagoa" dela ohartarazi du.
Langileek ikusten duten irtenbide bakarra "bi gobernuak erreskatean inplikatzea da". Eusko Jaurlaritzak, aldiz, Europak enpresa pribatuak "laguntzea galarazten duela" gogorarazi die.
Ordezkari sindikalek itxaropenez jaso dute Espainiako gobernu aldaketa, eta bi exekutiboen arteko bilera bat espero dute, La Navalen eta bere familia guztien "bideragarritasunerako irtenbideak bilatzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa