Ekonomia
Osakidetzako oposizioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrez gain, Osakidetzako zuzendaria eta Jon Darpon sailburua "gezurretan" ari direla salatu dute bi sindikatuek.
ESK-ko ordezkaria (ezkerrean), LABeko abokatua (erdian) eta ordezkaria (eskuinean). Argazkia: EFE
Albisteak (9)
LAB eta ESK sindikatuek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzaren aurrean salatu dituzte Osakidetzako lan eskaintza publikoaren 12 kategoriatan ustez izan diren irregulartasunak.
Halaber, irregulartasun horien inguruko informazioa izan dezaketen lagunei salatzeko urratsa eman dezatela galdegin diete.
"Ministerio Publikoak ikerketa azkeneraino eramatea, erantzukizunak argitzea eta oposizioetarako eredu berri bat abian jartzea nahi dugu, horrelakorik berriro gertatuko ez dela bermatuko duen protokolo bat ezarrita", adierazi dute bi sindikatuetako ordezkariek epaitegiaren atarian.
Balizko irregulartasun horien harian bildutako informazio eta froga guztiak Fiskaltzaren esku utzi dituzte, "egoera larri hau argitzeko ikerketa sakona egin dezaten".
"Gauza oso larriez ari gara, tipifikatuta dauden delituez eta erantzuleak dituzten delituez. Orain auzitegiari dagokio bere lana egitea", erantsi dute.
Horrez gain, Osakidetzak edota Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egin dezakeen ikerketan "inolako konfiantzarik ez" dutela azpimarratu dute, "azken asteotan ahalegin gehiago egin dutelako nabarmena zena ezkutatzen, egoera larri hau argitzen baino".
Areago, Osakidetzako zuzendaria eta Jon Darpon sailburua "behin eta berriro gezurretan" aritu direla salatu dute. "Lehendabizi, salaketarik e zegoela esan zuten, LABek ordurako salaketa aurkeztuta zuenean. Eta gero Osakidetzako eta Jaurlaritzako karguak oposizioko epai-mahaietan parte hartzen ez dutela esan zuten, hala ez denean", kritikatu dute.
Era berean, Osakidetzaren webgunean argitaratutako zerrendetan "aldaketak" egin dituztela eta azterketetako puntuazioak ikusteko aukera "blokeatu" egin dutela salatu dute. "Osakidetzako zuzendariak eta Osasun sailburuak sinesgarritasuna galdu dute eta beren ardurak bere gain hartu behar dituzte", gaineratu dute.
Amaitzeko, ondoko datua eman dute: "Asteburu honetan oposizioetara aurkeztu diren 50.000 lagunetatik bakar bat ere ez da 100eko puntuazio maximora iritsi; salatutako azterketetan, berriz, ohikoa izan da puntuazio maximoa eskuratzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa