15:54

Ekonomia

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Asteburuan Osakidetzako azterketa egin dutenen % 73,4k gainditu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zehazki, ostiraletik igandera bitartean azterketa egin duten 57.486 hautagaietatik 42.192k gainditu dute.

  • ETBk grabatutako bideo batetik ateratako pantaila irudia.

    ETBk grabatutako bideo batetik ateratako pantaila irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osakidetzako 2016-2017 lan eskaintza publikoari (LEP) dagozkion azterketa jendetsuenak joan den asteburuan egin dituzte Barakaldoko BEC erakustazokan, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, azterketa egin dutenen % 73,4k gainditu dute. Zehazki, ostiraletik igandera bitartean azterketa egin duten 57.486 hautagaietatik 42.192k gainditu dute.

Ostiral arratsaldeko bostetan hasi eta igande arratsaldeko bostetara arte eskaera gehien izan duten kategoria profesionaletako azterketak egin dituzte: zeladorea (12.117 pertsona aurkeztu dira), erizaina (11.640), erizain laguntzailea (11.482), administrari laguntzailea (9.634), zerbitzuetako langilea (6.064), fisioterapia (1.524), administraria (3.256) eta laborategiko teknikaria (1.769).

Asteburuan azterketa egin duten kategoria horietako batez besteko emaitza 100etik 50etik gorakoa izan da, zerbitzuetako langileak kategorian izan ezik (batez bestekoa 49,8koa izan da). Gainerako kategorietan batez besteko emaitzak ondorengoak izan dira: administraria (65,3 100etik), fisioterapia (64,6 100etik), zeladorea (52,1 100etik), erizain laguntzailea (59,9 100etik), administrari laguntzailea (65,9 100etik), erizaina (64 100etik) eta laborategiko teknikaria (50,3 100etik).

Datorren asteburuan Gasteizko aularioan egingo dira azterketak.

Lan Eskaintza Publiko honetako azterketa guztiak (86 kategoria dira) berrikusiko dituzte, zenbait espezialitateetan azterketak filtratu direla salatu ostean.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena