Ekonomia
Zortzi kategoria
eitb.eus
70.000 bat lagunek parte hartuko dute gaurtik igandera bitartean, BECen egitekoak diren azterketetan. Zeladorea, Erizaina, Erizain Laguntzailea eta Administrari Laguntzailea dira jendetsuenak.
Gaurtik hasita eta igandera bitartean BECek (Barakaldo) Osakidetzaren LEParen azterketa jendetsuenak hartuko ditu.
Hala, gaur Fisioterapeuta eta Administrari izateko probak hasi dira 17:00etan. Larunbatean, 09:00etan Zeladore hautagaien txanda izango da, eguerdian Erizain Laguntzaileena (13:00etan) eta 17:00etan Administrari Laguntzaileen hautagaiena.
Igandean, lehen orduan Erizain izateko azterketak egingo dituzte, ondoren Zerbitzuetako Langile izateko eta, azkenik, Laborategiko Teknikari izateko probak.
Eskaera gehien jaso duten kategoria profesionalak honako hauek dira: Zeladore (18.134), Erizaina (13.942), Erizain Laguntzailea (13.692), Administrari Laguntzailea (13.053) eta Zerbitzuetako Langilea (8.392).
Hurrengo azterketak atzoko albistea ezagutu ondoren egingo dituzte. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (ESS) esan zuenez, beste lau espezialitate berrietan ere filtrazioak egon diren "susmoak" dituzte, eta horren berri eman diote Osakidetza Euskadiko Osasun Zerbitzuari. Hala, 16 lirateke guztira filtrazio zantzuak dituzte espezialitateak.
12 espezialitatetan susmoak zituztela adierazi zion ESSek aurretik Osakidetzari, baina aurreko asteartean beste lau gehitu zituzten zerrendan: Kirurgia Orokorra, Kirurgia Torazikoa, Neurokirurgia eta Traumatologia.
Osasuneko Lan Eskaintza Publikoaren azterketa guztiak, 86 kategoriak, berriz aztertzea eskatu dio Osakidetzak erakunde independente bati, irregulartasunak salatu ostean. Fiskaltza ustezko filtrazioak ikertzen hasi da.
Hala ere, Osakidetzak azterketaten egutegiari eutsiko diola adierazi du, aldi baterako bertan behera utzi dituzten lau espezialitateetan (Kirurgia plastikoa, Angiologia, Kirurgia baskularra eta Kardiologia) izan ezik.
Jon Darpon Osasun sailburuak Legebiltzarrean esan zuenaren arabera, Osasun Sailak gertatutakoa ahalik eta arinen argitzea nahi du eta, beharra izatekotan, "erantzukizunak argitzea" eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa