16:37

Ekonomia

Pentsioak

Toledoko Itunak pentsioak KPIaren arabera igotzea adostu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, hazkunde ekonomikoko urteetan igoera handiagoa izatea ere aurreikusten dute alderdiek. Oraingoz ez dute adostu atzeraldi ekonomiko garaietan zer egin.

  • Pentsiodunen mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

    Pentsiodunen mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Toledoko Itunaren bileran, alderdiek akordioa lortu dute pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera eguneratzeko eta hazkunde ekonomikoa dagoen urteetan pentsioak indize horren gainetik ere igotzeko.

Erosteko ahalmenaren inguruan, ordea, alderdiek ez dute adostu atzeraldi ekonomikoetan zer egin. Beraz, hurrengo bileretan eztabaidatzen jarraitu beharko dute.

Urte horietan, pentsio baxuenak inflazioaren arabera igotzea proposatzen dute PP, Ciudadanos edo PDeCAT alderdiek. Dena den, ez dute begi onez ikusten neurri hori gainerako pentsiodunengana zabaltzea.

Are gehiago, alderdi horiek ez dute baztertzen pentsiodun horiei hazkunde ekonomikoko urteetan igoera handiagoak egitea, atzeraldi urteetan izango ez luketen igoera konpentsatzeko.

PSOE, Unidos Podemos eta Esquerra ez daude ados errentaren araberako bereizketa egitearekin eta pentsioak inflazioaren arabera eguneratzea defendatzen dute. Ez hori bakarrik, talde horiek guztiek pentsiodunen artean bereizketarik ez egotea aldarrikatzen dute.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena