18:58

Ekonomia

Osakidetza

Pediatriako lan eskaintza publikoaren proba bat baliogabetu dute

Agentziak | Erredakzioa

Azterketako kasu klinikoa duela gutxi azaldu zuten biltzar batean. Hala ere, neurriak ez dio deialdiari eragingo, “normaltasunez aurrera jarraituko duelako”.

  • Osakidetzako lan eskaintza publikoa. Artxiboko irudia: EiTB

    Osakidetzako lan eskaintza publikoa. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pediatriako epaimahaiak gaur jakitera eman duenez, Osakidetzako 2016-2017 Lan Eskaintza Publikoaren ariketa praktiko bat baliogabetu dute, azterketako kasu klinikoa oraintsu azaldu zutelako biltzar batean.

Osakidetzak gorabeheraren berri eman du gaur agiri batean. Hala ere, neurriak ez dio Pediatriako lan eskaintza publikoaren deialdiari eragingo, “normaltasunez aurrera jarraituko duelako”.

Ariketa praktikoaren kasu klinikoa berriki aztertu zuen pediatriako biltzar batean, hain zuzen ere, epaimahaiko zortzi kideetako batek.

Iragan ostiralean bildu ondoren, 32 lanpostu eskuratzeko aurkeztu diren 211 hautagaiek kasua aldez aurretik aztertzeko aukera izan dutela ebatzi zuten epaimahaikideek. Honenbestez, ariketa baliogabetu dute, nahiz eta deialdiarekin aurrera jarraitu.

Osakidetzaren lan eskaintza publikoan, gutxienez lau espezialitateri eragin dien azterketen ustezko filtrazioarekin zerikusirik ez du neurriak; izan ere, deialdiak bertan behera geratu dira, ustezko irregulartasunak ikertzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena