12:22

Ekonomia

Osakidetza

Darpon: 'Lan Eskaintzan irregulartasunak frogatzen badira ez dugu zalantzarik izango'

Agentzia | Erredakzioa

Osasun sailburuak nabarmendu duenez, LEPa "berme guztiekin' deitu dute eta Osakidetzak dena argitzea nahi duela, beste inork baino gehiago.

  • Jon Darpon. ETB

    Darpon, bere agerraldian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa (LEP) "berme guztiekin deitu dugu, baina arduragabekeria edo arau-hausteren bat modu objektiboan frogatuko badugu ez dugu zalantzarik egingo eta hartu beharreko neurriak hartuko ditugu".

Oposizioak hainbat galdera egin ditu Jaurlaritzaren Kontrolerako saioan, Legebiltzarrean, LEParen ustezko irregulartasunen auziaren inguruan. Galdetzen lehena Laura Garido PPko legebiltzarkidea izan da.

Osakidetzak atzo iragarri zuenez, Lan Eskaintza Publikoaren 86 kategorietako azterketak berrikusiko ditu, baina iragarritako egutegiari eutsiko dio, behin-behinean geldiarazitako lau kategorietan salbu (Kirurgia Plastiko, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Anestesia eta Kardiologia espezialitateak).

Osasun sailburuaren hitzetan, Osakidetzak dena lehenbailehen argitzea nahi du, "beste inork baino gehiago", erantsi du. "Erantzukizunak argitu nahi ditugu, eta horren alde egin dugu hasieratik", nabarmendu du.

Gogor erantzun dio PPko ordezkariari, eta "inongo frogarik gabe zalantza lizunak" leporatzea egotzi dio. Are, zantzurik badu Fiskaltzaren edo Osakidetzaren aurrean salaketa "formala" aurkezteko dei egin dio. "Ez dugu ezkutatzeko ezer ere", azpimarratu du.

Gogorarazi duenez, Osakidetzak espedienteak zabaldu ditu "zalantza gehien" sortu duten azterketetan, eta proba guztien emaitzak "zehatz-mehatz" aztertzeko enkargua egingo dio kanpoko aditu bati.

"Azterketa behin eginda arau-hausteren bat egin dela frogatzen bada, neurri administratibo edo judizialak hartuko ditugu, dagokion moduan", erantsi du.

Garridok arazoei aurre egiteko eskatu dio sailburuari. Horren ustez, Lan Eskaintza Publikoa "presaz" eta "berme barik" deitu du Osakidetzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena